ESKAINTZA PARTZIALA

Zertan datza?

ESKAINTZA PARTZIALekin Lanbide Heziketa Titulazio bat lor daiteke. Modalitate honetan heziketa zikloa osorik egin daiteke, modulo profesionalak banan-banan kurtsatuz, eskaintza osokoaren ordutegitik kanpo eta lanean diharduten pertsonen beharrizanekin bat.


Eskaintza Partzialaren aurrematrikula

Aurrematrikula epea: matrikula arrunta egiten den egunetan

 

BAREMAZIOA:

Eskaerak eskaintza baino haundiagoa izanez gero lehentasun irizpideak hauek izando dira (EHAA 2010/04/12)

1-      Lehendik heziketa-zikloan matrikulatutako pertsonak, zikloa osatzeko egin nahi duten modulua baino geratzen ez zaienak.

2-      Prestakuntza.eskaintzaren zikloarekin lotutako arloan lanean ari diren edo langabezian dauden langileak

3-      Ziklo bereko prestakuntza-modulu edo gaitasun unitateren bat gaindituta duten pertsonak

4-      Eskatzailea adin nagusiagokoa izatea

Sartzeko baldintzak

 

Beharrezko denean, erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetan ikasteko derrigorrezko titulazioa.

  • Goi-mailakoa: Batxilergo Titulua edo goi-mailako sarbide-proba gaindituta duela egiaztatzen duen agirira
  • Erdi-mailakoa: Bigarren Mailako Hezkuntzako Graduatua edo erdi-mailako sarbide-proba gainditua duela egiaztatzen duen agiria.


2019-20 ikasturteko zikloak

 

AUTOMOZIOA (GOI MAILAKOA)

  • Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak. 231o.
  • Gainazalen tratamendua eta estaldura. 200o.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea. 99o.

GIZARTERATZEA (GOI MAILAKOA)

  • Gizarte trebetasunak. 132o.
  • Autonomia pertsonalaren garapena. 198o.
  • Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak. 165o.
  • Bizikidetza unitateentzako arreta. 165o.
SOLDADURA ETA GALDERAGINTZA (ERDI MAILAKOA)

  •  Giro babesteko soldadura. 231o.
  •  Trazadura, ebaketa eta konformazioa. 264o.
  •  Interpretazio grafikoa. 132o.
ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK (ERDI MAILAKOA)

  • Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa. 210o.
  • Administrazio-eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa. 80o.
  • Kalitatea eta etengabeko prestakuntza. 40o.