EUROPARA BIDEAN

Gure Erdi Mailako Ikasleak Europan esperientzi berri bat izateko Prest!!! Enpresetan praktikak egin, bertako kultura ezagutu eta disfrutatu!!! ZORTE ON denoi !!

 

STARTINNOVA FINALEAN

19/20 ikasturteko STARTinnova finalera sailkatu dira MEKA Lanbide Heziketako bi talde: 1AF3 eta 2HH3. "Ibiltzen" eta "Gailurra" proiektuak aurkeztuko dituzte 18 urtetik gorako kategorian datorren Otsailaren 28an, Donostiako EHU-ko Kanpusean. Lan politak eta motibagarriak egin dituzte. Meka Ekintzailetzarekin!

ODOL EMAILEAK

Gaur 49 pertsona animatu dira odola ematera Meka Lanbide Eskolan! Eman odola, eman bizitza kanpainarekin bat. Bejondeizuela!

 

 

MADRILGO BASO ESKOLAN

Haur hezkuntzako ikasleak Madrilen izan dira Baso Eskola ezagutzen. Oso esperientzia interesgarria izan da. Baso eskola hezkuntza metodología bertako bizipenarekin ezagutzeko aukera izan dute eta aldi berean taldeko harremanak sendotzeko baliogarria izan da.

 

MENDAROKO OSPITALEAN

Urtero legez, Mendaroko esterilizazio zentraleko eremuak eta bertako funtzionamendua zein ardurak "In situ" ikusteko aukera paregabea eman digute bertako arduradunak. Gelan landutako, gaixotasun kutsagarrien zabaltzea saihesteko, erabiltzen diren tresna zein aparatuek jaso behar dituzten tratamenduak eta trazabilitatea bertan ikusteko aukera ezin hobea izaten da.