SAN LAZARO EGOITZARA BISITAN

Gizarteratzeko ikasleak Elgoibarko San Lazaro Egoitzara joan ginen bertakoekin ekintza desberdinak egitera.Oso harrera polita egi ziguten eta primeran pasa genuen. Mila esker Lorena eta bertako guztiei!

ODONTOLOGOAREN HITZALDIA

Javier Alberdi Odontologoarekin hitzaldia, Odontologiako informazio orokorra era labur eta praktiko batean adierazi duena.

 

IKASENPRESA AZOKA

Beste behin ere CIFP MEKA LHII Eibarren burutu den Ikasenpresa Azokan izan da. Bertan ikasleek ikasturtean zehar egin eta garatu dituzten proiektuak ikusgai izan ditugu. Maki Gerrikoak, Euskaballete, Elepani, Nom-Adak eta Gailurra ikasenpresak izan dira beraien erronkako emaitzak erakusten, Automozioa, Karrozeria, Haur Hezkuntza … ziklotakoak, besteak beste. Giro ona eta lan hobea neska-mutilok! MEKA Ekintzailetzarekin!

AGIFES-EN HITZALDIA

AGIFES-ek buru osasun arazoak dituzten pertsonekin egiten duten lanaren inguruko sentsibilizazio eta informazio hitzaldia eman die Mendekotasun eta Haur Hezkuntzako ikasleei.

 

LANTOKIKO PRESTAKUNTZARAKO SENTSIBILIZAZIO SAIOA

Debegesa, Kalman, Grupo One eta Oarsoaldeako profesionalei esker bigarren mailako ikasleek Lantokiko Prestakuntzarako sensibilizazio saio bat izan dute. Gaitasun teknikoak lantzeaz gain zeharkako gaitasunek daukaten garrantziaz jabetu dira ikasleak. Eskerrikasko Julene, Ane, Ibon, Patxi, Alberto eta Amaya. Zuek gabe ezin izango litzateke halako jardunaldi edarra egin! Meka Ekintzailetzarekin!