2020/21 IKASTURTEKO AURREMATRIKULAZIOA Ekainaren 1etik 19ra (biak barne) izango da. Informazio zabalagoa hemen.

Aurrematrikula egiteko 2 aukera dituzu:

1. Gomendatzen da online egitea ikasgunea atariaren bitartez. Oharra: beharrezko dokumentazioa eskaneatuta erantsi beharko da.

2. Ikastetxean aurrez aurre egiteko, hitzordua eskatu behar da aurrez ondoko formularioa beteta.

URRATSBAT

Eta ikasketak amaitzean .... zer? Autoenplegua aukera bat izan daiteke. Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak sustatu eta Tknikak koordinatzen duen programa da, zeinaren bitartez, besteak beste, akonpainamendua eta orientazioa jasoko dituzu prozesu osoan zehar. Negozio ideia bat daukazu? Zatoz! Zure ideiaz hitzegingo dugu. MEKA Ekintzailetzarekin!

MUGARIK GABEKO EKONOMILARIAK

Mugarik Gabeko Ekonomilarien eskutik gizarte eta ekonomia bidezkoago eta solidarioagoak eraiki daitezkeela herritar konprometituen antolakuntzaren eta parte-hartzearen bidez ikusi eta aztertu ahal izan dugu. Proposatutako erronkan parte hartu eta TOP DANCE (Menpekotasun Egoeran dauden Pertsoneii Arreta) eta GAILURRA (Haur Hezkuntza) izan dira garaile! ZORIONAK! Eskerrikasko Maialen Aginagalde! MEKA Ekintzailetzarekin!!

Covid-19tik babesteko tresneria sortzen

Galdaragintzako lankideak 3D inprimagailuak erabiliz osasungintzako langileak babesteko tresneria sortzen ari dira. MEKA koronabirusari aurre egiteko lanean!! Bejondeizuela!!

Aldi batetarako etetearen luzapena

Hezkuntza sailetik azken berriak iritsi zaizkigu. Joan den astean bidali genizuen EAEko ikastetxe guztietan eskolako aldi baterako zehazten duen zirkularra. Erabakia modu mailakatuan hartu zen, Osasun Sailaren jarraibideak aintzat hartuz. Hori dela eta, etenaldi hori -14 egunekoa- egun desbedinetan amaitzen zen, kasuaren arabera...

Oharra COVID-19 dela eta

Koronabirusa dela eta klase presentzialen etenaldia eman da. Administrazio eta kontsultetarako zentrora ez etortzea gomendatzen da. Horretarako hurrengo helbidera idatz dezakezue.

ATE IREKI PRESENTZIALAK 2020

Datorren Maiatzak 27tik 29ra ATE IREKI PRESENTZIALAK izango ditugu. Oraindik ez baduzu bete, bete ezazu ondorengo formularioa, eta zurekin adostuko eguna eta ordua gure instalazioak bertatik bertara ezagutzeko eta informazio pertsonalizatua emateko.

Moodle plataforma

Elebasque