EKINTZAILETZA

Urratsbat

Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Política eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAk koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Zer da Urratsbat?

Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, MEKA LHII-ak ikastetxea enpresa-haztegi bihurtzea aukeratu du Urratsbat programaren bitartez. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean, programako partaideak diren beste instalazio batzuk ere erabil ditzazkete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,...

Honez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak...) enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz) arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza eskainiko diola eta bere ondoan laguntzaile moduan arituko dela.

Nori zuzendua dago?

Urratsbat honako hauei zuzentzen zaie:

  • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei
  • Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.
Zein zerbitzu eskaintzen ditu?
Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:
  • Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana.
  • Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
  • Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
  • Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala.
Informazioa eta Proiektuen aurkezpena
Informazio gehiago behar izanez gero jarri harremanetan Urratsbat arduradunarekin: Saioa Alberdi (urratsbat@meka-elgoibar.eus) 943748019 Ext 107

 

URRATS BAT PROGRAMAREN BIDEZ IKASTETXEAN

 

SORTUTAKO ENPRESAK

 

 

DEITEL

 

    Bezeroarentzako telefonozko arreta-zerbitzua 

EGUN ALAI

 

  • Etxez etxeko asistentzia
  •  

Klikatu irudian elkarrizketa irakurri ahal izateko

  

 

 

IZUBI MEKANIZATUAK

 

Fabrikazio mekanikoa.
Tornu kontrol numerikoa eta mekanizatu zentroak.

  •  
  • Klikatu irudian elkarrizketa irakurri ahal izateko