| Asteartean, Azaroak 13an, Erizaintzako laguntzailea heziketa zikloko lehen mailako ikasleekin Zumaiako Flyscha bisitatu genuen. Bisitaren lehen zatian, Algorri interpretazio zentruan, batetik, gidariek Flysharen inguruko azalpenak eman zizkiguten eta bestetik, erakusketa zabala ikusi ahal izan genuen. Bigarren zatian berriz, itsaslabarrean zehar abiatu ginen eta Flyscha ikusteko aukera paregabea izan genuen Bisita ULMA Legazpi 2018-URRIA-30 2SG2 eta 2ME3 GALDARAGINTZA Harrera oso ona. Galdaragintzako instalazioak ikusi eta prozesu osoaren azalpenak eman zizkiguten. Janariak ontziratzeko makinak egiten dituzte altzairu erdoilgaitza erabiliz. Iñaki Urreizti - Elias Lizarburu Atzo, erdi eta goi mailako administraritzako lehenengo urteko klaseak, Lekeitiora joan ziren beraien etorkizunerako bidea jorratzeko elkarlanak zer nolako garranztia duen ikasteko. Oso goiz interesgarri eta aberasgarria igaro genuen,taldelana landuz ETHAZI metodologiarekin lotuta. Elkar ezagutza erronkak.
ARRAUNEAN ELKARREKIN!!!!!
ALDAPARIK EZ GOGOA DAGOENEAN!!!! 2018-6-4 Soldadura eta Galdaragintzako ikasleak BEC-en izan ziren BIEMH azokan. Ikasleak oso gustora ibili ziren eta oso interesgarria iruditu zitzaien. 201806-02 SINNEk izeneko pintura egilea den Elgoibarko BESA enpresak MEKA LHII ikastetxeko ikasleei SATA etxeko pistola bi eta SINNEK kamiseta bana oparitu dizkiete Eusko Skill 2018an erakutsitako maila saritzeko asmoarekin. Urrea eta Brontzea pintura arloan. Eskerrik asko BESA enpresari eta ZORIONAK bi ikasleei. 2017/03/06 Otsailean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloko 2. mailako ikasleek eta 3 irakaslek PARKINSON-ari buruzko ikastaro espezializatu bat jaso zuten Madrilen dagoen “Parkinson Madrid” zentruan. Meka Lanbide Eskolak mota honetako ekimenak bultzatzen ditu bere ikasleei ahalik eta formazio espezializatu eta eguneratuena eskaintzeko helburuarekin. | | | | |