Gobierno Vasco

Erdi mailako Lanbide Heziketarako sartzeko kupo eta lehentasunak

Heziketa-ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren &percent; 5 eskaera egiten den datan &percent; 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste &percent; 5 eskaera egiten den datan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, 971/2007 Errege Dekretuan eta 203/2010 Dekretuan adierazitakoari jarraituz

Gainerako plazak betetzeko, jonakoak lirateke ehunekoak eta lehentasunak:

 

Erdi Mailako Ziklo bat ikasteko eskura dauden plazak honako era honetan banakatzen dira:

a)      &percent; 65 DBHko titulua dutenentzat.

b)      plazen &percent; 20 Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua dutenentzat.

c)       plazen &percent; 15 honako hauentzat:

1.    Erdi Mailarako edo Goi Mailarako sarrera-proba bidez sartzen direnentzat.

2.    1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren bidez sartzen direnentzat ikusi

3.    HLPPko derrigorrezko lanbide-moduluak gaindituta izateagatik sartzen direnentzat.

4.    25 urtetik gorakoentzat Unibertsitatean sartzeko probaren bidez sartzen direnentzat.

5.    Beste sarbide batzuk (Erdi-mailako zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro berezia gainditu izana)

Ordenazioa eta Baremazioa

 

a taldeko plazentzat, lehentasuna ematen zaie aurreko 2015-2016 ikasturtean DBHko 4. maila gainditu dutenei.

Plaza nork lortzen duen eta nork ez mugatzeko, lehentasuna ezarri ondoren, eskatzaileak beren ikasketa-espedienteko notaren arabera ordenatuko dira.

 

b taldeko plazetarako, lehentasuna emango zaie egiaztatzen duten Oinarrizko LHko tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean I. afinitatea dutenei. I. afinitatea ez dutenen artean, lehentasuna esleitzen zaie egiaztatuta duten tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean II. afinitatea dutenei. Afinitateen zerrenda

Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

 

c taldeko plazak lortzeko, lehentasuna dute c.I atalean daudenek, ondoren c.II atalean daudenek, gero c.III atalean daudenek eta horrela hurrenez hurren. c.I atalekoen artean, lehenago daude Erdi Mailarako sarrera-proba gainditu dutenak Goi Mailarako sarrera-proba gainditu dutenak baino.

 

Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

Goi mailako Lanbide Heziketarako sartzeko kupo eta lehentasunak

Heziketa-ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren &percent; 5 eskaera egiten den datan &percent; 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste &percent; 5 eskaera egiten den datan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, 971/2007 Errege Dekretuan eta 203/2010 Dekretuan adierazitakoari jarraituz

Gainerako  plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:

a)      &percent; 60 batxilergo-titulua dutenentzat.

b)      plazen &percent; 20 teknikari-titulua dutenentzat.

c)       plazen &percent; 20 honako hauentzat:

1.    Dagokion aukeraren sarrera-proba bidez sartzen direnentzat.

2.    1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren bidez sartzen direnentzat ikus behean.

3.    25 urtetik gorakoentzat Unibertsitatean sartzeko probaren bidez sartzen direnentzat.

4.    Beste goi-mailako teknikari titulu baten bitartez sartzen direnak.

5.    Unibertsitateko titulu baten bitartez sartzen direnak

6.    Beste sarbide batzuk erabiltzen dituztenak (BBB titulatu izana)

 

Ordenazioa eta Baremazioa

a taldeko plazentzat, lehentasuna ematen zaie ikasi nahi duten tituluan batxilergo-modalitatea aginduta dutenei, eta, hala badagokio, tituluan aipatzen den irakasgaia gainditu dutenei.

Plaza nork lortzen duen eta nork ez mugatzeko, lehentasuna ezarri ondoren, eskatzaileak beren ikasketa-espedienteko notaren arabera ordenatuko dira.

 b taldeko plazetarako, lehentasuna emango zaie egiaztatzen duten Erdi Mailako tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean I. afinitatea dutenei. Gainerako eskatzaileei, lehentasuna esleitzen zaie egiaztatuta duten tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean II. afinitatea dutenei. Afinitateen zerrenda

Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

 c taldeko plazak lortzeko, lehentasuna dute c.1 atalean daudenek, ondoren c.2 atalean daudenek, eta abar. Azkenik c.6 atalean daudenek.

Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

 

 

 

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net