Gobierno Vasco

AURKEZPENA

 

Ongi etorri Meka LHII Formakuntza Web-era.

Meka LHII  Eusko Jaurlaritzaren titulartasun publikoaren ikastetxea da. Hasiera 1899.urtean izan zen, Elgoibarko Udaletxeak “Academia de dibujo” erara sortu zuenean. Bi erainkuntza ezberdin ditu, bata San Roke auzoan kokatuta eta beste Albitxuri poligonoan.

San Roke auzoan dagoena Bernardo Ezenarro deitzen da eta berarenean Administrazioa eta finantzak, Administrazio kudeaketa, Erizaintza laguntzailea, Haur hezkuntza, Arreta soziosanitarioa, Gizarteratzea eta Makinariaren elektromekanika Heziketak Zikloak eskaintzen dira.

Albitxuri poligonoan beste  eraikina dago, Albitxuri eraikina deitzen dena. Hemen Automozioa, Karrozeria, Ibilgailuen elektromekanika, Soldadura eta galdaragintza eta Metal eraikuntzak Heziketak Zikloak irakatsiko dira.

......

Honetaz aparte, MEKA LHII-K langileentzat eta langabetuentzat etengabeko formakuntza eta okupazionala eskaintzen du , LAN SAILA , LANBIDE, HOBETUZ ETA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN laguntzaren bidez. Honez gain, ikastetxeak nazioarteko elkartruketan esperientzia handia du, Leonardo eta Erasmus programen bitartez eta proiektu desberdinetan parte hartzen ditu.

Inguruko enpresekin harreman estuak ditugu, eta horren ondorioz ikaslegoen lan insertzio handia lortzen dugu.

MEKA LHII euskalduna eta kalitatezko lanbide heziketako institutua da, ISO 9001, ISO 14001 ziurtagiriek eta Zilarrezko Q-ek adierazten duten bezala.

Formakuntza beharrei irtenbidea emateko gure orria aukeratu izana eskertzen dizugu.

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net