Gobierno Vasco

Gaitasuna egiaztatzeko egitura

GURE EGIAZTAPENA DA ZURE TITULOA.

Tradizioz, egiaztagiriak edo tituluak ematerakoan soilik ikaskuntza sistema formalen bidez lortzen ziren koalifikazioak onartzen ziren. Hala ere, eta pertsonak beren gaitasunak hainbat bidetatik lor eta garatu ditzaketela kontuan hartuta, hots, enpresan egindako lanen bidez, gizarte esparruetan, informazio sareetan (norberak bere kasa ikasiz) Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren bidez, Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura abiarazi du; eta beronen helburua, funtsean, bizitzan norberak barneratutako lanbide gaitasuna ebaluatzea eta izaera ofiziala emanez egiaztatzea da, ikaskuntza informalak eta ez formalak barne hartuta.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako egitura hori izango da Espainiako estatuan abian jarriko den lehena.

Gaur egun lanbide arloetarako eskaintzan diren titulazioak eta heziketa zikloak ugaldu egingo dira etorkizunean, egitura hau pixkana ezartzeko aginduari jarraituz.
Egunero zure lana beteaz barneratzen dituzun lanbide gaitasunak, zure bizitzan bizitako esperientzien bidez lortutako ezagutzak eta gaitasunak egiaztatuko zaizkizu aurrerantzean. Eta horri esker, titulu bat lortu ahal izango duzu.


¿ZER DA?

Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura bitarteko operatiboa da, eta dituen prozedurek biztanle aktikoek beren lan esperientziaren bidez eta ikaskuntza ez formalen eta informalen bidez lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzea du helburu.
Edozein bidetatik eskuratutako lanbide gaitasunak Lanbide Koalifikazioen barnean ezarritako gutxieneko maila betetzen duela egiaztatzeaz, ebaluatzeaz eta ziurtatzeaz arduratzen da, gainera.
Egitura horren bidez, modu pertsonalizatu eta malgu batez, pertsonei beren aurretiazko ikaskuntzak kapitalizatzeko aukera ematen zaie beren gaitasuna bultzatzeko eta lanbidean aurrera egiteko. Azkenik, pertsonak bizitza osoan prestakuntza iraunkorrera bultzatzeko xedea du.


¿NORENTZAT?

Adinez nagusi diren pertsonentzat, egiaztatu nahi duen lanbide tituluari lotuta gutxienez, 2 urteko lan esperientzia ziurta badezake.


¿IZENA EMATEKO IKASTETXEAK?

MEKA LHII  ikastetxe izendatua izan da, Lanbide Gaitasuna egiaztatzeko eta ebaluatzeko, honako arloetan.

2015ko deialdia

  • Mendeko Pertsonei arreta soziosanitaria ematea erakunde sozialetan
  • Pertsonei arreta soziosanitaria ematea etxeetan
  • Administrazioko eta finantzetako goi-mailako teknikaria
  • Soldadura eta galdaragintzako teknikaria



© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net