Gobierno Vasco

Helburua


Herrigintzan eta lan munduan inplikatuko diren pertsonak hezitzea, giza balioetan irizpide zabal eta landuen jabe eta etorkizuneko teknologietan trebe izanik, bai ikasten jarraitzeko edota lanean hasteko prestakuntza egokia izan dezaten. Beste aldetik, gure ikasleen egitasmoak bultzatu gure inguruko lan beharrei erantzun ahal izateko.


 

Ikuspegia

 

Meka LHII-ren nahia bere inguruko gizarte eta enpresetan hezkuntza gune erreferentea izatea da, barne giro atsegin eta erakargarria izanik ikasleen formazio akademiko konpetentea edota lan intsertzioan emaitza egokiak edukitzeko.


Balioak


1 - ETORKITZUNA ERAIKI: Inguruko beharretatik abiatuta, heziketa lanak gazteak etorkizunerako prestatu behar ditu, bakoitzaren gaitasunak garatuz. (Ikuspegi prospektiboa).

2 - SORTUZ IKASI: Etorkizun hori pertsona ireki, sortzaile eta kritikoen esku ikusten dugu eta hori metodologia aktiboaren bidez lor daiteke. (Ikuspegi proaktiboa) .

3 - EUSKARATIK ABIATUZ: Euskal Herri normalizatu batean ikusi nahi ditugu gure ikasleak. Euskara, gizarte harreman guztietarako tresna landua izango dute gure ikasleek. (Ikuspegi euskalduna). Halaber, kalitatezko Euskal Eskola Publikoa gauzatzen ari diren beste ikastetxeekin harremanak izango ditugu.

4 - KULTURA GUZTIETARA ZABALIK: Norbere nortasunetik abiatuz, beste hizkuntza eta kulturetara ireki eta haiekin harremanak bultzatuko ditugu. Gaztelania ere bereziki landuko da, oinarrizko bi hizkuntzetan trebetasunez baliatzeko gaitasuna lortu arte (Ikuspegi zabala) .

5 - PARTE HARTUZ HEZI: Eskola komunitatean (guraso, ikasle, irakasle, ez-irakasle), heziketa lanean partaide izango deneko eskola osatuko dugu. (Ikuspegi parte hartzailea) .

6 - BEREZITASUNAK ONARTUZ HEZI: Ikasle bakoitzaren izaera eta egoera kontutan hartuz, ikasle bakoitzak dagokion aurrerapena egin dezan saiatuko da eskola. (Ikuspegi pertsonalizatua) .

7 - OSOTASUNEAN HEZI: Programazio akademikoez gain, ume eta gazteen bizitzan interesgarri diren gaietan ere heziko ditugu. (Ikuspegi hezitzailea) .

8 - ETENGABE HOBETUZ: Inertzian erori gabe, beti ere arlo guztietan hobetzen saiatuko gara, Kalitate Batzordearen irizpidearen arabera . (Ikuspegi dinamikoa) .


© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net