Gobierno Vasco

AZPEITIAko HOBETUZ ORTOPEDIARA BISITA

  • 2017-11-15 |

Mendekotasuneko ikasleak Azpeitiko Hobetuz Ortopedia bisitatu dute. Bertan hainbat laguntza tekniko mota desberdinak ezagutu eta ikusteko aukera paregabea izan dute. Laguntza hauek mugikortasuna eta autonomia sustatzera bideratuta daude, honela erabiltzaileen egunerokotasuna erraztu egiten dute.

Zerbitzu honetaz gain, etxebizitza egokitzen laguntzeko aholkularitza ZERBITZU INTEGRALA ere eskaintzen dute. Horrela, etxe bat irisgarria izan dadin egin beharreko moldaketa guztian inplikatuak egon daitezkeen gremioen koordinazioa gestionatzen dute.

 

 

 

SEAT-ek 10 AUTO OPARITU DIZKIO EUSKO JAURLARITZARI

2017-10-26

SEAT ek 10 auto berri  oparitu dizkio Eusko Jaurlaritzari Lanbide Heziketako hainbat zentroetara bideratzeko. Hautako bat, SEAT León FR hain zuzen ere , egokitu zaio MEKARI. Ikasleek azkenengo  teknologia duten modeloekin praktikak egin eta esperimentatzea du helburu.  

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net