Gobierno Vasco

BISITA BIRTUALA

UrratsBat

IkASLAN GIPUZKOA

Elebasque

KARAKATERA IRTEERA

ETHAZI metodologien harira eta talde koexioa indartzeko, erizain laguntzaile teknikarien zikloko euskarazko ikasleek medi-irteera egin dute. Elgoibarko Karakate gailurra igo dute. Ibilbide guztia oinez egin dute eguraldi eta giro apartezinean! Eta egindako esfortzuak hala merezi ta "txori.pan" bokata jan dute. Errepikatzekoa!

MENDAROKO ESTERILIZAZIO ZENTRALERA BISITA

2018-02-21

Mendaroko ospitaleko esterilizazio zentralak, Deba barreneko osasun zentrueri zerbitzua eskeintzen diete; fomiteen bidezko gaixotasunen transmisioa saiehesten. Lan hau nola burutzen duten ezagutzeko, Rafiren eta Cristinaren azalpenak ezin hobeak izan ziren. Ikasleek "in situ" ikusi zuten klasean ikasitakoa. Beraien lan jarduera era praktikoan ezagutzeko aukera pare gabea izan zuten, ikasketa esanguratsua eginaz.

BIDEO TUTORIALEN 1. LEHIAKETA

2018-01-28

Pasa den Urtarrilaren 26an, Bosco egunaren ospakizuna dela eta, Euskara Batzordeak bultzatutako BIDEO TUTORIALEN 1. LEHIAKETA-ra aurkeztu diren 3 bideo onenei sariak banatu zitzaizkien.

Ondoko hauek izan ziren 3 bideo irabazleak:

1. SARIA 1SG2 taldekoak 300 euro. Txankakua Elgoibarko Merkatari Elkartearen dendetan gastatzeko.

2. SARIA GI3 Eskeintza partzialekoak 200 euro. Txankakua Elgoibarko Merkatari Elkartearen dendetan gastatzeko.

3. SARIA 1SG2 taldekoak 100 euro. Txankakua Elgoibarko Merkatari Elkartearen dendetan gastatzeko.

Eskerrak Euskara Batzordearen izenean parte hartzaile eta Tutore edo irakasle guztiei.

Datorren urtean ere izango da bideoak aurkezteko parada!!


VET gutuna eman diote MEKA Lanbide Eskolari

2017-12-19

Madrileko Circulo de Bellas Artesen ospatutako Erasmus+ ekitaldian, MEKA Lanbide Eskolari VET gutuna eman diote. 

Europar Proiektuetako koordinatzaileak, SEPIEko zuzendaria den Pablo Martin Gonzalez jaunaren eskutik jaso du MEKAren ibilbidea, esperientzia eta aurkeztutako proiektuen kalitatea egiaztatzen duen agiria

OSASUN MINTEGIKO IRAKASLEAK MODENAN

2017-11-17

Osasun mintegiko irakasleak EUROCOM SMART proiektuaren harira, Modenan egon dira azaroaren 20tik azaroaren 24ra. 

Proiektuaren helburu nagusia, ikasleentzako mobilitateak lortzeko Europar Sare bat osatzea da. Proiektuaren partaideak hauek dira: Holanda, Dinamark, Alemania, Finlandia Suedia, Belgika, Italia eta Euskadi.

Itxaso Reggio Emiliako zahar-egoitza batean egon da eta Andrea Modenako beste batean. Esperientzia oso aberasgarria eta gure ikasle eta eskolarentzat oso erabilgarriak eguneroko  eta etorkizunerako profesionalen formaziorako. Ikasturte honetako hurrengo elkartruke bisitak hauek dira: Holanda (Breda) eta Euskadi (Elgoibar) 2018/04/23-27.

PARKINSON-ARI BURUZKO FORMAZIOA MADRIDEN

2017/03/06

Otsailean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloko 2. mailako ikasleek eta 3 irakaslek PARKINSON-ari buruzko ikastaro espezializatu bat jaso zuten Madrilen dagoen “Parkinson Madrid” zentruan. Meka Lanbide Eskolak mota honetako ekimenak bultzatzen ditu bere ikasleei ahalik eta formazio espezializatu eta eguneratuena eskaintzeko helburuarekin.

 

Moodle plataforma

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net