Gobierno Vasco

BISITA BIRTUALA

UrratsBat

IkASLAN GIPUZKOA

Elebasque

MATRIKULA LIBREA

Matrikula egiteko epea martxoaren 6tik 20ra, biak barne

DIPLOMA BANAKETA

2016/06/14

Aurreko ostiralean gure ikasleekin ikasturte bukaerako diploma banaketa ospatu genuen. Zorionak eta zorte on guztioi!

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK HERRIKO IKASTETXEETAN ANTZERKI SAIOAK EGIN DITUZTE

2017/05/15

Maiatzaren 9an Elgoibarko ikastolan eta 11an Herri eskolan gure Haur Hezkuntzako ikasleek aukera izan zuten beraiek egindako lana  umeen aurrean azaltzeko. Aldi berean, saio hauek oso aukera ona izan dira herriko ikastetxeekin harremantzeko .

JARDUNALDI PEDAGOGIKOA

15/02/2017

EMAN IZENA HEMEN:

https://forms.office.com/Pages/ResponsePage.aspx?id=cRhHY8nrqU-80Nl-e1SLlRxZbHG5RgRBvk2QnI6-SuBURUE1WlkyRjg4RU1NMjRONE1JN1k4SFBZVy4u

Aukeretara irekitako Curriculum-erantz: Haurren protagonismoa eta hezkuntza.

Hizlaria: Aldo Fortunati
Psikologia ebolutiboaren eta Haur Hezkuntzan aditua.

Noiz: EKAINAK 2 GOIZEZ: 9:30-14:00 HERRIKO ANTZOKIAN EDOTA ARRATSALDEZ: 16:30-18:30 MEKA LANBIDE ESKOLAN ELGOIBAR

SUEDIAKO MUGIKORTASUNA

2017/05/09

Aurreko astean Mekako zuzendaritza taldeko  partaide batzuk eta europar proiektuen arduraduna Suediako Kungsbackako herrian hainbat ikastetxe eta erakundeetan bisitatzen egon dira. Bisita haur Erasmus+  KA1 proiektuaren barruan kokatzen da. Mugikortasuna oso interesgarria izan da, bertako hezkuntza sistema, euren ekintzailetza lantzeko sistema, duala eta enpresa eta ikastetxeen arteko kolaborazioa ezagutzeaz gain, gure ikasleen elkartrukeak antolatzeko aukera emango digulako. Bide onetik goaz!!

ZAHARTZAROA KONGRESUA

2017/05/09

Mekako Erizaintzaren laguntzako zikloko ikasle eta irakasleak maiatzak 4 eta 5ean Gasteizen ospatu den Zahartzaroaren XVI. Kongresuan izan dira. Bertan, interes profesionaleko gaiak eztabaidatu dira, hala nola gero eta zaharragoa den gizarte honen etorkizuna eta baita zaintzaren alorrean dugun erantzunkizuna ere. 

PARKINSON-ARI BURUZKO FORMAZIOA MADRIDEN

2017/03/06

Otsailean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloko 2. mailako ikasleek eta 3 irakaslek PARKINSON-ari buruzko ikastaro espezializatu bat jaso zuten Madrilen dagoen “Parkinson Madrid” zentruan. Meka Lanbide Eskolak mota honetako ekimenak bultzatzen ditu bere ikasleei ahalik eta formazio espezializatu eta eguneratuena eskaintzeko helburuarekin.

 

Moodle plataforma

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net