Gobierno Vasco

BISITA BIRTUALA

UrratsBat

IkASLAN GIPUZKOA

Elebasque

MATRIKULA LIBREA

Matrikula egiteko epea martxoaren 6tik 20ra, biak barne

ZARAGOZAKO SMOPY AZOKARA BISITA

2017/04/28

Joan den asteazkenean  1MA2, 2MA2, 1KA2, 1EM2, 1AU3  makinariako eta  automozioko  taldeetako ikasleak eta irakasle batzuk  Zaragozako SMOPY azokara bisitatzera joan ziren. Ikasleek makinaria eta obrako material ugari ikusteko aukera eduki zuten, horregatik  ikasleak oso gustora jardun ziren. Bidaia orokorrean oso ona izan zen eta bisita oso interesgarria haientzat.

 

 

IMH-RA IRTERA, SAIAKUNTZA SUNTSIKORRAK ENTSEGU DESBERDINAK IKUSTERA

2017/04/12

Aurreko astelehenean, Erdi mailako Soldadurako Eskaintza Partzialeko ikasleak IMH eskola bisitatzera joan ginen. Bertan, Saiakuntza Suntsikorretako hainbat entsegu ikusteko aukera izan genuen. Klasean teorikoki ikusten duguna hobeto ulertzeko aukera paregabea izan da. Ikasleak gustora egon ziren, motibatuta parte hartzen.

 

MEKAKO IKASLEAK ETA IRAKASLEAK KORRIKA GAZTEAN

2017/04/07

Aurreko asteazkenean Korrika Elgoibartik pasatu zen. Mekako, Elgoibar BHI institutuko, IMHko, eta Elgoibar Ikastolako ikasle eta irakasleek Korrika Gaztea egin zuten. 12:00etan hasi zuten Korrika Gaztea Meka Albitzurin, eta ikastetxe guztien paretik pasata, IMH parean bukatu zuten ibilbidea. Han, aurrez prestatutako bertsoak kantatu zituzten. 

Mekako ikasle eta irakasleak gogotsu KORRIKAren alde!!!!

barren.eus

MOTORTEC AZOKARA BISITA

2017/03/20

Aurreko astean  1AU3, 1EM2 eta 2EM2 automozioko  taldeetako ikasleak eta irakasleak Motortec azoka bisitatzera joan ziren. Azoka bi urtetik behin ospatzen da Madiden eta bertan gure ikasleek  autoak konpontzeko makinaria mota guztietako ikusteko aukera eduki zuten, horregatik bisita oso interesgarria izan zen haientzat.

PARKINSON-ARI BURUZKO FORMAZIOA MADRIDEN

2017/03/06

Otsailean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloko 2. mailako ikasleek eta 3 irakaslek PARKINSON-ari buruzko ikastaro espezializatu bat jaso zuten Madrilen dagoen “Parkinson Madrid” zentruan. Meka Lanbide Eskolak mota honetako ekimenak bultzatzen ditu bere ikasleei ahalik eta formazio espezializatu eta eguneratuena eskaintzeko helburuarekin.

 

Moodle plataforma

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net