Gobierno Vasco

BISITA BIRTUALA

UrratsBat

IkASLAN GIPUZKOA

Elebasque

KALMAN ENPRESARA BISITA

2017-11-21

Soldadura eta galdaragintzako 2.mailako ikasleak Kalman enpresa bisitatzera joan ziran. Bisita oso interesgarria. Enpresak produktu bat egiteko jarraitzen dituen prozesu guztia azaldu zien ikasleei. Planoak, makinen regulazioak eta jarrerak dituen garrantzia azpimarratuz.

"ÉL NUNCA ME PEGÓ"

2017-11-16

Gizarteratzea eta Laneratzea ikasgaiaren barruan, Gizarteratzeko eskeintza partzialeko ikasleak, Soraluzeko udaletxeak antolatuta, bertako Herri Antzokian Izaskun Varelaren "Él nunca me pegó" laburmetraia ikusteko aukera izan zuten, ondoren indarkeria matxista psikologikoari buruzko hitzaldia izan zuten. Oso gustora egon ziren eta balorazio oso positiboa egin zuten ikasleek.

AZPEITIAko HOBETUZ ORTOPEDIARA BISITA

2017-11-15

Mendekotasuneko ikasleak Azpeitiko Hobetuz Ortopedia bisitatu dute. Bertan hainbat laguntza tekniko mota desberdinak ezagutu eta ikusteko aukera paregabea izan dute. Laguntza hauek mugikortasuna eta autonomia sustatzera bideratuta daude, honela erabiltzaileen egunerokotasuna erraztu egiten dute.

Zerbitzu honetaz gain, etxebizitza egokitzen laguntzeko aholkularitza ZERBITZU INTEGRALA ere eskaintzen dute. Horrela, etxe bat irisgarria izan dadin egin beharreko moldaketa guztian inplikatuak egon daitezkeen gremioen koordinazioa gestionatzen dute.

 

 

 

BIDEBARRI ENPRESARA BISITA

2017-11-06

Oñatin kokatuta dagoen Gizarteratze eta Laneratze Bidebarri enpresa ezagutzeko aukera izan zuten Gizarteratzeko eskeintza partzialeko moduluko ikasle eta irakasleak. Bertako instalakuntzak, funtzionamendua, egunerokotasuna eta erabiltzaileekin zein beste instituzioekin duten harremana nolakoa zen azaldu ziguten. Harrera beroa eman eta eskuzabal aritu ziren gurekin.

HAURRAREN GARAPENAREN ANTOLATZAILEAK

2017-10-31

Urtero bezala, aurten ere, HAUR HEZKUNTZAkoentzako Jardunaldiak egon dira, "Haurraren garapenaren antolatzaileak" izenburupean. Myrtha Chokler Argentinarra eta MUren Hazitegi ikertaldeko Itziar Arregi eta Eider Salegi aritu ziren.

"HAURRAREN GARAPENAREN ANTOLATZAILEAK" hitzaldian parte hartu zuten Haur  Hezkuntzako ikasle guztiek ikasturte osoko ikuspegi teorikoaren oinarriak sendotzeko asmoz.

HIK HASIko JARDUNALDIETAN urriaren 27an Bilbon 330 kidek parte hartu zuten UPV-EHUko Bizkaia Aretoan EAEko Lanbide Heziketako ikasleak, eta hauetako batzuk Mekako 1HH3 eta 2HH3 ikasleak izan ziren. Jardunaldia oso ondo egon zen eta partaide guztiek material teorikoa eta ziurtagiria jaso zuten.

PARKINSON-ARI BURUZKO FORMAZIOA MADRIDEN

2017/03/06

Otsailean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloko 2. mailako ikasleek eta 3 irakaslek PARKINSON-ari buruzko ikastaro espezializatu bat jaso zuten Madrilen dagoen “Parkinson Madrid” zentruan. Meka Lanbide Eskolak mota honetako ekimenak bultzatzen ditu bere ikasleei ahalik eta formazio espezializatu eta eguneratuena eskaintzeko helburuarekin.

 

Moodle plataforma

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net