Gobierno Vasco

BISITA BIRTUALA

UrratsBat

IkASLAN GIPUZKOA

Elebasque

SEAT-ek 10 AUTO OPARITU DIZKIO EUSKO JAURLARITZARI

2017-10-26

SEAT ek 10 auto berri  oparitu dizkio Eusko Jaurlaritzari Lanbide Heziketako hainbat zentroetara bideratzeko. Hautako bat, SEAT León FR hain zuzen ere , egokitu zaio MEKARI. Ikasleek azkenengo  teknologia duten modeloekin praktikak egin eta esperimentatzea du helburu.  

DYA-ko ANBULANTZIA MEKAN

2017-10-26

Erizaintza, Arreta eta Haur Hezkuntzako ikasleek 
ERIZAINTZAKO OINARRIZKO ZAINTZAK ETA LEHEN LAGUNTZAK ikasgaiaren barruan, anbulantziaren dotazioa, funtzionamendua eta lan antolamenduaren inguruan azalpenak jaso zituzten DYA-koen eskutik. Eskerrik asko DYA-koei! Ikasleak oso gustora egon ziren eta askok boluntario bezala aritzeko izena eman zuten.

MENDEKOTASUNEKO IKASLEAK BEC-en NAGUSI AZOKAN

2017-10-25

Joan den ostiralean “Mendekotasuneko” ikasleak BEC-en urtero antolatzen den NAGUSI azokan izan ziren. NAGUSI adinduei zuzendutako Erakustokia da. Aisialdi, kirol eta prestakuntza eskaintza askotarikoa eta zabala da. Burutuko ziren jarduera guztiak bizi-kalitatea optimizatzeko formula berriak eta hobeak ematera bideratuta zeuden.

 

LANBIDE KONPETENTZIAK EBALUATU ETA EGIAZTATZEKO PROZEDURA

2017-10-01

LANBIDE KONPETENTZIAK EBALUATU ETA EGIAZTATZEKO 2017ko PROZEDURA.

Izena emateko epea: 2017ko urriaren 2tik 20ra.

Informazio gehiago EEI edo EHAA.



EUROCOM SMART (Erasmus+)

2017/09/12

Atenas, Grezia. MEKA Lanbide eskola EUROCOM SMART (Erasmus+) sarean parte hartzen ikasle eta irakasleentzako elkartrukeak lotzen. Alemania, Holanda, Grezia, Finlandia, Dinamarka, Italia, Belgika eta Meka Euskaditik.

PARKINSON-ARI BURUZKO FORMAZIOA MADRIDEN

2017/03/06

Otsailean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloko 2. mailako ikasleek eta 3 irakaslek PARKINSON-ari buruzko ikastaro espezializatu bat jaso zuten Madrilen dagoen “Parkinson Madrid” zentruan. Meka Lanbide Eskolak mota honetako ekimenak bultzatzen ditu bere ikasleei ahalik eta formazio espezializatu eta eguneratuena eskaintzeko helburuarekin.

 

Moodle plataforma

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net