Gobierno Vasco

AZTERKETA LIBREAK

2018-19ko DEIALDIA

EPEAK

Matrikula epea: 2019ko martxoaren 6tik 20ra
Tasaren ordainketa : 2019ko apirilaren 8ra arte
Tasa ordaindu duten pertsonen zerrenda: 2019ko apirilaren 22an
Erreklamazioak: 2019ko maiatzaren 10ra arte
Behin-betiko zerrenda 2019ko maiatzaren 28an
Azterketak: 2019ko maiatzak 27tik ekainak 28ra

 

ESKAINITAKO ZIKLOAK

LOGSE

Proba libreak ERIZAINTZA LAGUNTZA OSAGARRIAK:

Matrikula egin ahal izango dute ziklo honetako modulu guztietan edo modulu batean matrikulatuta egon direnak, bai eskaintza osoan, eskaintza partzialean edo libreki modalitatean.

LOE ZIKLOAK

•    ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK Goi Mailako LOE zikloan aldez aurretik matrikulatuta egon eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba hauek.

•    Baita, ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK, ADMINISTRAZIO KUDEAKETA, MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA, KARROZERIA, IBILGAILUEN ELEKTROMEKANIKA eta SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA zikloetan egin ahal izateko eskakizunak betez, uztailaren 17ko 1124/2009 errege dekretua ezarritako proben bidez gutxienez lanbide-kualifikazioa bat egiaztatu dutenentzat era (errege-dekretu horren bitartez, laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aitortzen dira).

PROBETAN IZENA EMATEKO BETEKIZUNAK:

ERDI MAILAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOAK:
• ADINA: 18 urte

• BETEKIZUN AKADEMIKOAK: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Teknikari laguntzaile titulua, Teknikari titulua, Batxilergo Bateratu Balioanizduneko bigarren maila, Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila, Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila  edo komunetako esperimentala, Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikasketaren bat,  Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana edo  hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.

GOI MAILAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOAK:
• ADINA: 20 urte izan behar dira, edo 19 teknikari titulua dutenek.

• BETEKIZUN AKADEMIKOAK: Batxilergoko titulua,  Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan hezkuntza-sistemaren antolaketari buruzkoan zehaztutako batxilergo titulua, Teknikari espezialista edo goi-teknikari titulua   edo horien ikasketa-ondorio berak dituen titulua,  Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila,  Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo Unibertsitate Aurrekoa gainditua, Unibertsitate titulua edo parekoa,  Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gaindituta edo  Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.

LOE ZIKLOENGATIK ORDEZKATUAK IZAN DIREN ZIKLOETARAKO:

Matrikulatuta egon den zentruko idazkariak luzatutako ziurtagiria.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

• Betekizun akademikoak benetakotzen dituen titulu ofiziala.

• Zikloko modulu bat edo batzuk beste zentru baten gainditu badira: kalifikazioen ziurtagiri ofizial bat.
• Konbalidazioen eskabidea: matrikula egiterakoan idazkaritzan emango zaizun inprimakia bete eta egiaztatzeko dokumentazioa entregatu.

DOKUMENTAZIO GEHIGARRIA:

• Matrikula informatikoki egiten da, institutuan bertan.

• Matrikula inprimakia (atezaintzan).

• NAN-aren fotokopia

• Bankuko ordainagiria (18€) matrikulako tasak ordaintzeko.


MATRIKULUEEN ZERRENDA ETA AZTERKETA DATAK


Matrikulatutakoen zerrenda

Azterketa datak:

 

GAITEGIAK ETA BIBLIOGRAFIA:

  • ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK:

OSPITALEKO HIGIENEA ETA MATERIALEN GARBIKETA

ADMINISTRAZIO  ERAGIKETAK ETA OSASUNGINTZAKO DOKUMENTAZIOA

ERIZAINTZAKO OINARRIZKO TEKNIKAK

LAN GIROKO  HARREMANAK

KALITATEA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA

ODONTO-ESTOMATOLOGIA

OSASUNAREN SUSTAPENA ETA PAZIENTEARENTZAKO LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA

LAN PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEA

 

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net