Gobierno Vasco

Entrepreneurship

Enpresa bat sortzea ez da batere erraza; horretxegatik, Elogoibarko MEKA  GLHBI-k, bere ikastetxea enpresa mintegi eta berotegi bilakatzearen alde egin du, Urratsbat programaren bidez.

Urratsbat Eusko jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketako Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako LH-ko ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.
Gure ikastetxean sustatzaileek Pertsona Ekintzailearen bulegoa dute, behar bezala ekipatuta dagoena eta doan dagoena guztien eskura.  Gainera, ikastetxean enpresa proiektuen inguruan sentsibilizatzeko eta haiek dinamizatzeko irakasle bat dago.
 
INFORMAZIOA ETA PROIEKTOEN AURKEZPENA

Edozein informazio eskuratzeko edo proiekturen bat aurkezteko, jar zaitez harremanetan gure ikastetxeko arduradunarekin

Tel. 943 748019    E-mail:  aalustiza@meka-elgoibar.net

NORENTZAT DA PROGRAMA HAU?

Erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zentroetako bigarren ikasturteko ikasleentzat.
Zentro horietako ikasleak izandakoentzat.
Arautu gabeko prestakuntza-ikastaroen edo bertaratu beharrik gabeko prestakuntza-ikastaroen bidez zentroarekin loturaren bat duen edonorentzat.
   
PROIEKTUAREN GARAPENA

Hasteko, gogoa behar.
Azken kurtsoetako ikasleentzako informazio hitzaldiak, kultura ekintzailea gai dutela
Nork bere enplegua sortzeko oinarrizko ikastaroa.
Hasierako gogo hori badutenen artean, ikasten jarraitzeko interesa dutenentzako.
Ikasleek egitasmoak aurkeztu, eta egitasmo horietarako oinarrizko bideragarritasun-planak egitea.
Nork bere enplegua sortzeko ikastaro aurreratua.
Hasierako egitasmo horretatik enpresa bat sortu nahi duten ikasleentzat. Bideragarritasun-azterketak egitea eta aztertzea.
Enpresa martxan jarri eta aurrera ateratzea.
Bideragarriak diruditen ideiak martxan jartzen laguntzeko tutore-lana eta aholku-lana. Finantzaketa, legezko eraketa eta diru-laguntzak.
Enpresaren jarraipena.
Martxan jarri eta hurrengo hiletan, egitasmoaren tutore-gidaritza egitea, jarritako helburuak bete ote diren aztertuz eta zalantzak argituz.

 

Zer ikusi duten berriak

Autoenpleguaren ikastaroak MEKA GLHBI ikastetxean

URRATS BAT PROGRAMAREN BIDEZ IKASTETXEAN

 

SORTUTAKO ENPRESAK

 

 

DEITEL

 

    Bezeroarentzako telefonozko arreta-zerbitzua 

EGUN ALAI

 

  • Etxez etxeko asistentzia
  •  

Klikatu irudian elkarrizketa irakurri ahal izateko

  

 

 

IZUBI MEKANIZATUAK

 

Fabrikazio mekanikoa.
Tornu kontrol numerikoa eta mekanizatu zentroak.

  •  
  • Klikatu irudian elkarrizketa irakurri ahal izateko

 
  

 

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net