Gobierno Vasco

ZIKLOETARAKO SARBIDE PROBA

Ikasturtero, Hezkuntza Sailak heziketa zikloetara sartzeko probak antolatzen ditu, zuzenean sartzeko titulazio minimoa ez dutenentzat. Sarbide-probak honek derrigorrez gainditu behar diren hainbat proba ditu eta horregatik ondo prestatu behar dira. Ikasturte honetan progak ekaina erdialdean izango dira.

Meka LHII- k proba hauek prestatzeko  prestakuntza espezifikoa egiteko aukera eskaintzen du, irakasle espezializatuen laguntzarekin eta proga gainditzeko pentsatuta dauden programazio eta metodologia batekin.


Goi mailako zikloetara sarbide probaren prestaketa

 

Prestakuntza kurtsoetan sartzeko ikasleen baldintzak:

Baldintza bakarra frogara aurkezteko beharreko gutxieneko adina da; Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko: 18 urte izan behar dira gutxienez matrikula egiten duen urtean beteak (19 urte, probaren urtean beteak).

Interesdunak sartu nahi duen tituluarekin zer ikusirik daukan erdi mailako titulua lortuko duela susmatzen bada, 17 urte izan behar dira gutxienez matrikula egiten duen urtean beteak (18 urte, probaren urtean beteak)  (erdi mailako heziketa zikloetako bigarren kurtsoko ikasleak).

Aurreinskrpzioa: Zikoletako aurreinskrpzio arruntaren data berdinak

Matrikula: Zikloetako matrikula arrunten data berdinak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:  NANaren fotokopia eta, NANaren fotokopiarik ezean, egoitza-baimena, pasaportea edo adina egiaztatzeko beste agiriren bat

Zati orokorra

  • 1. TALDEA EUSKARAZ: Euskara eta matematika
  • 2. TALDEA GAZTELERAZ: Lengua española eta matematika

 

Zati espezifikoa  (MEKA-K EZ DU ESKAINTZEN)

  • A aukera: Filosofia eta Ekonomia
  • B aukera: Teknologia eta Marrazketa Teknikoa
  • C aukera: Biologia eta Kimika

 

Informazio gehiago (datak, epeak ...) 

© meka-elgoibar
Telefonoa: 943748019 | Fax: 943748230 | bulegoa@meka-elgoibar.net